Sentitzen dugu, baina motxila hau ezin da erosi. Ez da edozein motxila, dirudien baino pisu handiagoa du.
Fabian, Kimora eta beste hainbat pertsonaren istorioak biltzen ditu. Jaioterri duten Hondurastik ihes egin zuten, hurrenez hurren, homosexuala eta emakume transexuala izateagatik jasaten zuten jazarpenagatik.
Haiek bezala, pertsona askok egiten dute ihes Erdialdeko Amerikako Ipar Triangeluko krimen antolatuaren indarkeriatik, bereziki anker jokatzen baitu emakumeen eta LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen aurka. Fabian eta Kimora gure bizilagunak dira orain. Gurekin bizi diren pertsona asko babes bila iritsi dira Euskadira, antzeko egoeretatik ihesi.
Babestu kanpainaEskerrik asko!
Zuen motxilak
Kanpaina hau babesteko eta errealitate hau ikusgarri egiteko, igo argazki bat motxilarekin zure sare sozialera, #BizitzakSoinean traolarekin. Motxila guztiak batzen joango gara web-orri honetan, zuen babesa erakusteko. Eskerrik asko.
Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gunearen funtzionaltasunak gaitzeko eta nabigazio-estatistikak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, horien erabilera onartzen duzula ulertuko dugu.AdosCookiei buruzko politika