

2009 eta 2019 bitartean, gutxienez 199 gizon homosexual hil zituzten Hondurasen. Gizon gayei estortsio egiten diete, marentzako droga-mandotzat lan egitera behartzen dituzte, mehatxatu, poliziak eta militarrek jazarri egiten dituzte, eta gorroto-krimenen biktima dira.
Mutilazioak eta mezu homofobikoak
Tortura-arrastoak, mutilazioak eta biktimen azaletan idatzitako mezu homofobikoak. Horiek dira marek LGTBIQ+ kolektiboko pertsonen aurka egiten dituzten ohiko erasoetako batzuk.