

Sexu- eta genero-indarkeria sistematikoa
Gaizkile-taldeak aritzen diren Erdialdeko Amerikako lurraldeetan, orokortuta dago emakumeen eta neskatoen aurkako sexu- eta genero-indarkeria, bai eta neskatoen erreklutamendua ere, mota guztietako etxeko lanak egiteko. Talde bati lotutako emakumeak arerioen helburutzat hartzen dira, eta sexu-erasoak edo hilketak jasaten dituzte, hastapeneko errituetan.
Emakumeen gorputza, zigortutako eremua
Gaizkile-taldeek sexu-indarkeria erabiltzen dute ustez beren delitu-jarduerei buruzko informazio gehiegi duten edo poliziaren aurrean salatu dituzten emakumeak eta neskatoak kontrolatzeko eta zigortzeko.
Bikotekidearen indarkeria salatzeak gaizkile-taldeen jomuga bihurtzen ditu emakumeak, traidoretzat edo informatzailetzat hartzen dituzte eta, errepresalia gisa, hil ere egin ditzakete.