
Sexu-esplotazioa
El Salvadorren, maren sexu-esplotazioaren biktimen %70 neskato adingabeak dira. Beren eta beren familien aurkako heriotza-mehatxuen mende daude beti. Krimen antolatuak kontrolatutako eremuetan bizi diren gazteentzat, ia ezinezkoa da hezkuntza jasotzeko aukera izatea eta bizimodu normala egitea.

2019an, 620 feminizidio izan ziren El Salvadorren eta Hondurasen, gehienak talde kriminaletako eta polizia-kidegoetako gizonek egindakoak.